XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzarmen honen bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailaren 28raino kopuru hauei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaiaren ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.

18. Artikulua: OPORRAK.

Urteko 30 egun naturaleko aldia gozatuko da.

Opor horiek, egiazko 30 lanegun izango balira bezela ordainduko dira.

OPORRETAKO EGUTEGIA. Enpresak Enpresa-Batzordearekin urteko hilabete ezberdinetan bere oporrak gozatu dezaketen langileen kopurua negoziatu ondoren, egutegia, Enpresa-Batzorde eta pertsonalaren artean antolatuko da.

BESTELAKO KONZEPTUAK 19. Artikulua: APARTEKO ORDUEN KONTROLA.

Langileen Estatutoaren 35. Artikuluari jarraituz, astero parte bat emango zaio langile bakoitzari, aste horretan berak egindako aparteko orduen laburpen orokorrarekin.

20. Artikulua: GIDATZEKO KARNETAREN ERRETIRATZEA.

Gidari-Hartzaile bati, erabaki administratibo edo judizial tinko batez, gidatzeko baimena aldibaterako kenduko balitzaio, beti ere horrelako erabakia Enpresan egindako lanaren eta ez mozkorraldi baten ondorio delarik eta sententzi tinkoaren arabera karneta betirako kentzea suposatzen ez duelarik, ez da harreman laborala automatikoki iraungia geldituko.

Aldiz, honako arau hauek jarraituko dira: 1.- Edozein kasutan, karneta kentze ondorengo lehen hogeitamar egunak arauzko oporraldiari aplika dakizkioke.

Karneta kentze ondorengo 31. egunetik aurrera eta zigor horren iraunaldi osorako, Enpresak langile hori kategoria handiago edo txikiagoko beste lanpostu batetara bidal dezake, sententzi tinkoaren aurreko hilabeteari zegokion alokairuarekin, beti ere ordainketa hori 8 orduko lanegun edo 40ko asteari dagokiolarik, berme honetatik kanpo geratzen direlarik aparteko ordu bezala ordaindutakoa, bidaia-dietak eta Gidari-Hartzailearen bestelako kontzeptu bereziak.

2.- Berredura kasutan, edozein delarik karneta kentzearen arrazoia eta iraupena, edo betirako kentzearen kasuan baimen berria lortzen ez duen bitartean, gidatzeko baimenaren gabeziak irauten duen denborarako eszedentzia hartzeko eskubidea izango du.

Kasu honetan, Enpresa, ahal izango balitz, ukituriko gidariaren ordez, eta eszedentziak irauten duen bitarterako, aldizkako kontratuzko beste Gidari-Hartzaile bat hartzera konprometatzen da.

Karnetaren gabezia erakarri duten infrakzioen errepikapena urte bete barruan eman denean berredura dela kontsideratzen da.

Urtea, atzerantz begira, lehen karneta kentzea sortu zuen istripuaren datatik aurrera kontatuko da.

3.- Gidariak, Enpresari, bere momentuan, baimena kendu zaion egun zehatza adierazten ez badio, lan-kontratua iraungia geratuko da.